Itxi

Musika

Bilbo

Achucarrok Arriaga omenduko du larunbatean, haren jaiotzaren 212. urteurrenean

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotar pianistak "Lehen Kuartetoa re minorrean" Arriaga bilbotar konpositorearen laneko minueta joko du larunbatean, urtarrilak 27, Arriaga Bilboko antzokian.

  • "Lehen Koartetoa re minorrean" laneko Minuettoa joko du Achucarrok. Argazkia: E. Moreno Esquibel.

    "Lehen Koartetoa re minorrean" laneko Minuettoa joko du Achucarrok. Argazkia: E. Moreno Esquibel.

Joaquin Achucarro bilbotar pianista handiak Juan Crisostomo Arriaga konpositorea omenduko du larunbatean, urtarrilak 27, oso gazterik hil zen bilbotar konpositorearen jaiotzaren 212. urteurrenaren kariaz.

Pianistak Lehen Kuartetoa re minorrean Arriagaren laneko minueta joko du konpositorearen izena daraman antzokian, Debussy, Ravel eta Falla konpositoreei eskainitako kontzertuaren hasieran.

Arriagaren lanari keinu hori eginda, jarraipena emango diote Calixto Bieito antzokiko zuzendari artistikoak iaz abiatutako ekimenari, zeinaren bidez 20 urte zituela hildako bilbotar konpositorea urtero hartuko baitute gogoan, omenaldi bat eginez.

Bieitok berak bultzatu zuen omenaldia, Esklabo alaiak bi ekitaldiko operan oinarritutako ikuskizuna taularatuz.