Itxi

Musika

'Mediterráneo da Capo'

Joan Manuel Serratek kontzertuak emango ditu Donostian, Iruñean eta Bilbon

eitb.eus

Katalan kantautorea “Mediterraneo da Capo” biraren barruan iritsiko da Euskal Herrira, maiatzean (Kursaal), ekainean (Baluarte) eta irailean (Euskalduna).

Joan Manuel Serrat katalan kantautoreak gaur, ostiralarekin, iragarri duenez, “Mediterraneo da Capo” birak Donostiara (maiatzak 6), Iruñera (ekainak 9) eta Bilbora (irailak 16) eramango du aurten.

Ikuskizunaren tituluak erakusten duenez (da capo esaerak hasierara itzuli esan nahi du italieraz), kontzertuen ardatza Mediterráneo 1971ko diskoa izango da. Emanaldietan, LP horretako 10 kantuak birpasatuko ditu, hala nola “Lucía”, “Aquellas pequeñas cosas”, “Pueblo blanco, de papel” eta “Mediterráneo” mitikoa.

Sarrerak otsailaren 1ean jarriko dituzte salgai, katalan artistaren webgunearen bidez.