Musika
Jaialdia
Sustraiez blai egingo dute larunbatean Ordizian
Erredakzioa
Hamargarren edizioa ospatzeko Kilema eta La Troba Kun-Fu bezalako taldeak arituko dira.
Acoustic Glorious proiektuak emango dio hasiera jaialdiari arratsaldeko zazpietan eskainiko duten emanaldiarekin. Iban Nicolay bezalako musikariak biltzen dituen talde honek digeridoo, kora, saxoa edo beat boxa bezalako instrumentuak nahasten ditu. Haien atzetik, Vaskandombeando perkusio taldeak Ordiziako kaleak girotuko ditu.
Gaueko emanaldiei dagokienez, Dilshad dantza taldeak Luis Caminoren laguntza izango du eszenatokian. La Troba Kung-Fú katalandarrek rumba doinuen joera dantzagarri eta bizienak erakutsiko dituzte. Eta zuzeneko emanaldiei amaiera emateko, Madagaskar-etik datorren Kilemak instrumentu tradizionalen laguntzarekin sortutako ikuskizuna eskainiko du. Musikak Txindoki tabernan jarraituko du Dj Lord Sassafras-en emanaldiarekin.
Sustraiez Blai jaialdian eskainiko diren emanaldi guztiak doakoak izango dira