Itxi

Musika

Pepita Embilen mendeurrena

Placido Domingok Donostiako Orfeoia zuzenduko du, bere amari egingo dioten omenaldian

Agentziak | Erredakzioa

Donostiak Pepita Embil Getariako sopranoa gogoratuko du, haren jaiotzaren mendeurrenean. Programa bikoitza izango da: Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean.

0:49

Pepita Embil Getariako sopranoaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak programa bikoitza hartuko du otsailaren 28an eta martxoaren 1ean. Omenaldi horretan, gainera, Placido Domingo Pepita Embilen semeak hartuko du parte.

Larunbat honetan aurkeztu dituzte omenaldi ekitaldiak, Donostian. Aurkezpenean izan dira Eneko Goia Donostiako alkatea, Josean Garcia Sasibill Elkarte Lirikoko presidentea, Jose Maria Echarri Donostiako Orfeoiko presidentea eta Placido Domingo bera.

Sasibill elkarteak programa bikoitza prestatu du Pepita Embil gogoratzeko. Lehen hitzordua otsailaren 28an izango da, eta egun horretan Sor Navarra Federico Moreno Torrobaren zarzuela berrestreinatuko dute. Martxoaren 1ean, berriz, Giuseppe Verdiren Requiem meza eskainiko dute Donostiako Orfeoiak eta Verum Orkestra sinfonikoak, Placido Domingoren zuzendaritzapean.