Itxi

Musika

Bilbo

XX. mendeko gerrarte garaiko konpositoreak Musika-Música jaialdian, asteburuan

Agentziak | Erredakzioa

Musika klasikoko jaialdiaren aurtengo edizioan, 70 kontzertu baino gehiago eskainiko dituzte 1.500 musikari profesional eta musikazalek martxoaren 1etik 4ra

  • 70 jarduera baino gehiago prestatu dituzte Musika-Música jaialdian

    70 jarduera baino gehiago prestatu dituzte Musika-Música jaialdian

Musika-Música musika klasikoko Bilboko kontzertu maratoia gaur, ostegunarekin, abiatuko du Bilboko Orkestra Sinfonikoak Sibeliusen “Kullervo” interpretatuz. XX. mendeko gerrarte garaian, 1914tik 1939ra, generoa berriztatu zuten konpositoreak izango dira protagonista aurten.

Martxoaren 1etik 4ra Bilbon, Euskalduna jauregian, egingo dituzten kontzertuen protagonistak sormen askatasun handiko garai horren hainbat ordezkari izango dira, hala nola Rachmaninov, Prokofiev, Shostakovitx, Sibelius, Stravinsky, Falla, Ravel eta Guridi.

Egun horietan, 70 kontzertu eta jarduera baino gehiago egingo dituzte (horietako 59, larunbat-igandeetan) 1.500 musikari profesional, zale eta ikaslek.

BOSez gain, beste orkestra hauek izango dira Bilbon: Kievekoa, San Petersburgokoa, Granadakoa, Galiziakoa, Nafarroakoa eta Royal Concertgebouw Orchestrako Camerata.

Gainera, hiru emakumezko musikarik ere kontzertua eskainiko dute: Judith Jauregi donostiar pianistak, Lina Tur Bonet biolinistak eta Nadege Rochat biolontxelistak Stravinsky, Bartok eta Shostakovitxen lanak interpretatuko dituzte.

Sarreren prezioa 4 eta, Euskalduna jauregiko auditoriumeko kontzertuen kasuan, 12 euro artekoa izango da.