Itxi

Musika

Jaialdia

Euskal Herriko eta Kataluniako kulturak bat, larunbatean Hazparnen

eitb.eus

Olatz Zugastik kontzertua eskainiko du larunbatean, hilak 17, Lapurdiko udalerriko Saint-Jean-Baptiste elizan, 21:00etatik aurrera.

  • Olatz Zugasti musikaria

    21:00etan hasiko da Olatz Zugastiren kontzertua

Martxoaren 17an, larunbatarekin, Euskal Herriko eta Kataluniako kulturek bat egingo dute Hazparnen, bi kulturen arteko jaian. Kantu, dantza, artisautza eta hitzaldien bitartez ezagutu ahalko dituzte bisitariek bi tokiotako kultura adierazpenak.

Musikaren atalean, Olatz Zugasti izango da Euskal Herriaren ordezkaria. Bikote formatuan, Ur Goiena ur barrena diskoko abestiak izango dira entzungai, zaharragoez gain, Gratxina Lertxundi alabarekin batera emango duen emanaldi intimoan.

Egitarau hau prestatu dute antolatzaileek.

Goizeko merkatua, katalan ekoizleekin.

16:00 Hitzaldia.

18:00 Euskal kantuak Idiak peñaren taldearekin, Watsonek lagundurik.

18:30 Euskal dantzak.

19:30 Mutxikoak, denek dantzatzeko gisan.

21:00 Olatz Zugasti–Euskal Herria.

22:30 Canimas–Katalunia.