Publizitatea
Itxi

2018/04/23

10:04

Musika

Iruñea

Emakumeak, Flamenco on Fire jaialdiaren bosgarren edizioko protagonistak

Agentziak | Erredakzioa

Musika jaialdia abuztuaren 21etik 26ra egingo dute, Iruñean, eta, besteak beste, Estrella Morente, Eva Yerbabuena, La Tremendita eta Belen Lopez arituko dira.

  • Estrella Morentek asteakenean, abuztuak 22 kantatuko du. Argazkia: Bernardo Doral by Elle.

    Estrella Morentek asteakenean, abuztuak 22 kantatuko du. Argazkia: Bernardo Doral by Elle.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mayte Martin, Estrella Morente, Eva Yerbabuena, La Tremendita, Belen Lopez eta Pastora Galvan dira Flamenco on Fire Iruñean abuztuaren 21etik 26ra “emakumezko flamenkoari” eskainia egingo duten jaialdiaren bosgarren edizioaren protagonistetako batzuk.

Horiez gain, egun horietan ikusi ahalko dira Diego “El Cigala”; Tomatito, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera; Dorantes, Adam Ben Ezrarekin eta Tim Riesekin; Lole Montoya, Juan Carmonarekin; Guadiana, Los Mellisekin; Israel Fernandez eta Gema Moneo, besteak beste.

“Emakume flamenkoari” zikloak jaialdi osoa zipriztinduko du, flamenkoaren alde femeninoari leihoa irekiz, mundu osoko emakumezko gitarristek eskainitako kontzertu txikien bidez, esate baterako.

Antolatzaileek azaldu dutenez, jaialdiak “Nafarroako sustrai flamenkoari” gorazarre egiten jarraituko du, Agustin Castellon “Sabicas” gitarristaren omenez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;