Publizitatea
Itxi

2018/04/23

13:11

Musika

Literatura eta musika euskaraz

Jean Bordaxar zuberotarraren musika, Arriagan

eitb.eus

Euskal kantu herrikoiak interpretatzeko “modu berria” sortu du zuberotarrak, “tradizioaren eta modernitatearen artean zubia eraikiz”. 20:00etan hasiko da kontzertua gaur, apirilak 23.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako "Literatura eta Musika Euskaraz" zikloa Bilboko antzokiko foyerrera bueltatuko da astelehen honetan, apirilaren 23an, 20:00etatik aurrera, Jean Bordaxarren eta bere taldearen emanaldiarekin.

"Herriez eta jendeaz mintzatzen diren kantak erakutsiko dituzte, ongi zaindutako ahozko harmoniek transmititzen duten indarraz eta emozioaz", adierazi dute Arriaga Antzokiko iturriek.

Jean Bordaxar kantari, dantzari eta aktore zuberotarrak modu berria sortu du euskal kanta herrikoiak interpretatzeko, "zubi bat eraikiz tradizioaren eta modernitatearen artean". Bi disko kaleratu ditu, "Adiskideer" (1999) eta "Aitzina" (2003), eta "Telesforo Monzón" (2011) eta "José Mendiague" (2012) pastoralak ere idatzi ditu.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;