Itxi

Musika

Kontzertua

Silvia Perez Cruz, asteartean Kursaalen

Agentziak | Erredakzioa

Kataluniar musikariak ‘Vestida de nit’ bere diskorik berriena aurkeztuko du Donostiako aretoan. Sarrerak daude oraindik salgai, 33 euroan.

  • 20:00etatik aurrera joko du Silvia Perez Cruzek. Argazkia: Cesar Lucadarno.

    20:00etatik aurrera joko du Silvia Perez Cruzek. Argazkia: Cesar Lucadarno.

Silvia Perez Cruz kataluniar musikari eta abeslariak Vestida de nit bere disko berria aurkeztuko du asteartean, maiatzak 21, Donostian, Kursaaleko auditoriumean.

1983an Palafrugellen jaiotako artistak, “azkenaldian agertu den ahots harrigarrienetako bat” kontzertuaren antolatzaileek deskribatu dutenez, kantatzeko era “pertsonal, aske eta berezia” du.

11 de noviembre diskoarekin debutatu zuen konpositore eta bakarlari gisa, 2012an, eta publikoaren eta kritikarien oniritzi jaso zuen. Perez Cruzek antzerkian ere lan egin du, eta ahotsa jarri zion, 2013an, ‘Blancanieves’ Pablo Berger bilbotarraren filmari.

Gainera, ‘Cerca de tu casa’ Eduard Cortes zinemagileak etxegabetzeei buruz egindako filmaren musika sortu eta protagonista lanak egin zituen.

Vestida de nit Kursaalen 20:00etatik aurrera aurkeztuko duen bere azken diskoan, bere ibilbideko klasikoak eta kantu argitaragabeak bildu ditu, hari boskoterako egokituta.

Sarrera batzuk salgai daude oraindik, 33 euroan.