Itxi

Musika

Flamenkoa

Sonakay taldea, estudioan

eitb.eus

Erritmo flamenkoak eta euskal kantuak uztartzen dituen taldea Mutrikun, AME estudioetan, da gaurdanik, estreinako lana grabatzen.

Sonakay taldeak Mutrikuko AME estudioak aukeratu ditu bere lehen diskoa grabatzeko. Taldeak ikusmina sortu du aurretik, "Txoria txori" Mikel Laboaren kantua erritmo flamenkoetara eramanda zabaldu duen bertsioarekin.

Abesti hori diskoan jasoko dute, ohar batean azaldu dutenez, baita Benito Lertxundiren "Loretxoa" eta Urkoren "Lehenengo ikasgaia" ere, besteak beste.

Jonatan Camacho "Jony" (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), Ramón Velez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez (baxua) eta David Bernárdez (perkusioa) dira Donostiako taldeko kideak egun, eta Sonakay denontzat izango da lan berriaren izenburua.