Musika
Uztailak 12-15
Raimundo Amador eta Jimmy Burns, Hondarribia Blues Festivalen
Agentziak | Erredakzioa
Bi musikari hauek bat egingo dute Gipuzkoako jaialdiaren programazioan Canned Heatekin eta beste hogeita hamar bat talde eta bakarlarirekin uztailaren 12tik 15era.
-
Raimundo Amador fusio flamenkoaren aitzindaria Hondarribian egongo da
Raimundo Amador fusio flamenkoaren aitzindaria eta Jimmy Burns Chicagoko musikaren erakuslea Hondarribia Blues Festivalen izango dira, uztailaren 12an Canned Heat taldeak, 1969ko Woodstockeko protagonistetako batek, zabalduko duen jaialdian.
Guztira, hamahiru taldek eta hogei bat bakarlarik aurkeztuko dute beren musika uztailaren 12tik 15era Hondarribiko jaialdian, “hamahiru edizioetan izan dugun ediziorik askotarikoenean”, antolatzaileek azaldu dutenez.
Crossroads hainbat talde kontzeptu baten inguruan biltzen dituen atala espainiar bluesari eskainiko diote.
Euskal bluesak ere izango du ordezkaririk bertan: Noa Volldamn & The Hell Drinkers Ainhoa Eguiguren donostiarrarekin, Still River eta Ghost Number & His Tipsy Gypsies.