Musika
Izendapena
Abbey Roadeko bidegurutzea, ondare historikoa
Erredakzioa
The Beatles taldearen mundu osoko milaka jarraitzaile bertaratzen dira urtero, kalearen izen bereko azaleko irudia imitatzeko.
1969ko abuztuan izandako 10 minutuko argazki-sesio batek mundu mailako erromesaldi baterako eman du. Orain, Britainia Handiko Gobernuak nazio mailako garrantzia eman dio.
The Beatles taldearen mundu osoko milaka jarraitzaile bertaratzen dira urtero, Abbey Road diskoaren azaleko irudia imitatzeko. Abbey Road laneko azalean Paul McCartney, John Lennon, George Harrison eta Ringo Starr ageri dira, zebrabidea zeharkatzen.
"Zebrabide hau ez da gaztelu bat ezta katedral bat ere, baina The Beatlesi esker eta 1969an egindako argazki-sesio bati esker, edozein ondarek duen aldarrikapen bera du", esan du John Penrose Turismo eta Ondare ministroak, agiri batean.
English Heritage delakoan 2. Gradua du Abbey Roadeko bidegurutzeak, herrialdearen leku historikoak gordetzeko instituzioaren arabera.
Horrela, bidegurutzea bertako agintariekin aldatu ahal izango dute bakarrik eta erabakia tokiaren garrantzi historikoaren, funtzioaren eta baldintzen arabera hartuko dute.