Itxi

Musika

MTV-REN sariak

Belako taldea, MTV kateak ematen dituen EMA sarietarako izendatuta

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitar taldea “Espainiako Artistarik Onena” ataleko saria irabazteko hautagaia izango da telebista kateak azaroaren 4an BECen egingo duen sari banaketan.

Belako mungiar taldea EMA (Europe Music Awards) MTV telebista kateak ematen dituen sarietarako izendatu dute, “Espainiako Artista Onenaren” sailean.

Mungiar taldeak otsailean atera zuen bere hirugarren diskoa, “Render me Numb, Trivial Violence”, berriz ere rocka eta elektronikoa uztartuta, eta oraingoan Love of Lesbian, Viva Suecia, Brisa Fenoy eta Rosalia izango ditu aurrean, sarirako bidean.

MTVk azaroaren 4an Barakaldon emango dituen sarien antolatzaileek iragarri dituzte izendapenak, eta, besteak beste, sariak lortzeko hautagaien artean Camila Cabello, Ariana Grande eta Dua Lipa egongo direla erantsi dute.

Horiekin batera, izendatuta daude Post Malone, Drake, Shawn Mendes, Ed Sheeran, Nicki Minaj, 5 Seconds Of Summer, U2, Muse, Imagine Dragons eta Foo Fighters.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura