Itxi

Musika

Kontzertua

Mark Knopflerrek Iruñean joko du maiatzean

Dire Straitsen sortzailea Nafarroa Arena arituko da “Down the Road Wherever” diskoa aurkezten.

  • Mark Knopfler

    Mark Knopfler

Mark Konpflerrek nazioarteko bira egingo du 2019an bere taldeak lagunduta, Down the Road Wherever diskoa aurkezteko. Bartzelonan hasiko du kontzertu errenkada, eta AEBra iritsiko da ondoren, Europa zeharkatu eta gero.

Bide horretan, kantari eta gitarristak kontzertua eskainiko du maiatzaren 5ean Iruñean, Nafarroa Arena pabiloian.

Sarrerak azaroaren 6tik aurrera erosi ahalko dira, doctormusic.com, riffmusic.es eta entradas.com webguneetan, 40 eta 105 euro arteko prezioan.

Azaroaren 16an kaleratuko du Mark Knopflerrek estudioko bere bederatzigarren diskoa, eta hamar musikariko talde batek inguratuta aurkeztuko du.