Itxi

Musika

Azaroaren 4an

Panic at the Disco, Alessia Cara eta Lindsay Lohan, MTVren galan

Agentziak | Erredakzioa

Marshmello, Bastille eta Jack Jack ere izango dira BEC Barakaldoko erakustazokak azaroaren 4an hartuko duen ekitaldian.

  • Lindsay Lohanek sari bat banatuko du

    Lindsay Lohanek sari bat banatuko du

Panic at the Disco taldea, Alessia Cara Artista Berri onenaren Grammy sariaren irabazlea eta Marshmello musika ekoizle eta DJa MTVk EMA sariak banatzeko Bilbao Exhibition Centren egingo duen ekitaldian izango dira.

Artista horiez gain, Bastille britainiar taldeak eta Jack Jack pop bikote gazteak ere hartuko dute parte, jada iragarrita zeuden Janet Jackson, Nicki Minaj, Halsey eta Rosaliaz gain.

Sarien aurkezleei dagokienez, Hailee Steinfeld izango da aurkezle nagusia, eta ondoan izango ditu Lindsay Lohan aktorea, Lartissa de Macedo Anitta brasildar abeslari eta aktorea, Debby Ryan aktorea, Ashlee Simpson aktorea eta Evan Ross aktore eta musikaria, besteak beste.