Itxi

Musika

‘Amoria’

Labèque ahizpak azken 500 urteetako euskal musikari begira, Arriagan

Ostegunean, azaroak 15, ‘Amoria’ ikuskizuna aurkeztuko dute Bilbon, inguruan, besteak beste, Carlos Mena, Eñaut Elorrieta eta Oreka TX lagun dituztela.

  • Labeque ahizpek euskal konpositoreen lanak taularatuko dituzte: Argazkia: Brigitte Lacombe.

    Labeque ahizpek euskal konpositoreen lanak taularatuko dituzte: Argazkia: Brigitte Lacombe.

Ostegunean, azaroaren 15ean, Katia eta Marielle Labèque ahizpek Amoria Deutsche Grammophon zigilu ospetsuak abuztuan argitaratutako lana aurkeztuko dute ikus-entzuleen aurrean, lehen mailako euskal artista talde batek lagunduta.

Lan honetan, Baionan jaiotako ahizpek azken 500 urteetako euskal egileen abestien bilduma batu dute, Errenazimendutik gaur egunera arteko abestiak.

Ondoan izango dituzte Carlos Mena kontratenorra, Elena Martínez de Murguía (gamba biola) eta Hegiak taldea (Eñaut Elorrieta eta Thierry Biscary abeslariak, Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartari eta Oreka TX taldeko kideak eta Ander Zulaika perkusio-jotzailea).

Kontzertuan, hainbat egileren lanak entzungo dira, hala nola Antxieta, Aita Donostia, Sarasate, Guridi, Ravel eta Gabriel Olaizola.

Labèque ahizpek munduko orkestra eta zuzendari ospetsuenekin jo dute: Berlingo Filarmonikoa, Boston, Chicago eta Londresko sinfonikoak, Clevelandeko Orkestra, Leipzigeko Gewandhausorchester, Londres, Los Angeles eta La Scalako filarmonikoak, eta Bychkov, Sir Colin Davis, Dudamel, Dutoit, Gardiner, Hart Bedoya, Kristjan eta Paavo Järvi, Mehta, Ozawa, Pappano, Prêtre, Rattle, Salonen eta Tilson Thomas maisuekin.