Musika
Opera
OLBEk milagarren emanaldia eskainiko du larunbatean
Agentziak | Erredakzioa
Opera Lagunen Bilboko Elkarteak ‘Fidelio’ eskainiko du, Ludwing van Beethovenek idatzi zuen opera bakarra. eitb.eus-en ere ikusi ahalko da zuzenean.
-
Juanjo Menak (goian, ezkerrean) zuzenduko du BOS
OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkartea milagarren emankizunera iritsiko da bere 67. edizioan, eta Fidelio Ludwing van Beethovenen operarekin ospatuko du.
Azaroaren 24an izango da hori, larunbatarekin, musika klasikoko sinfonia gogoangarrienetako batzuk idatzi zituen alemaniar konpositoreak sortutako opera bakarraren lehen emanaldiarekin.
Gainera, Juanjo Mena arabarrak berriz zuzenduko du Bilboko Orkestra Sinfonikoa OLBEren denboraldiko kontzertu honetan, 1999tik 2008ra ia hamarkada batez egin zuen bezala.
Zuzenean eitb.eus-en
Juan Carlos Matellanes OLBEko presidenteak azaldu duenez, horrelako lorpen bat ospatze aldera, larunbateko kontzertua eitb.eus-en ere ikusi ahalko da zuzenean, eta abenduaren 2an ETBren bigarren katean ere ikusi ahalko da.
Fidelio azaroaren 24an, larunbatean, taularatuko dute lehenengoz Euskalduna jauregian, eta azaroaren 27, azaroaren 30ean eta abenduaren 3an ere ikusi ahal izango da bertan.