Itxi

Musika

Maiatzak 18

NOFX, Bad Religion, Lagwagon eta Anti-Flag Gasteizen, maiatzean

Agentziak | Erredakzioa

Punk in Drublic Fest jaialdi ibiltaria Iradier Arenara iritsiko da maiatzaren 18an, kartelean Less Than Jake, Mad Caddies eta The Bombpops taldeak ere badaudela.

  • NOFX

    Gasteiz Callingen egon eta gutxira iritsiko da NOFX Gasteizera. Argazkia: Joe Leonard.

NOFX, Bad Religion Lagwagon, Mad Caddies, Less than Jake, The Bombpops eta Anti-Flag taldeak Iradier Arena Gasteizko espazioan izango dira maiatzaren 18an.

Jaialdi ibiltaria Madril (maiatzak 14) eta Bartzelona (maiatzak 17) bisitatu ondoren iritsiko da Arabako hiriburura.

Sarrerak 49 euroan erosteko aukera dago jadanik.