Musika
Orkestra Gaztea
EGOk 'Maginificat' Rutterren lana eskainiko du Euskal Herriko Gazte Abesbatzarekin
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertuak eskainiko ditu urtarrilaren 3an Donostian, 4an Gasteizen eta 5ean Bilbon.
-
Eibarren ari da entseatzen Euskal Herriko Gazte Orkestra
EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak Euskal Herriko Gazte Abesbatza izango du lagun “Maginificat” John Rutter britainiar konpositorearen lana interpretatzeko, musika taldearen neguko programan.
EGOren 21 urteko historian, mila musikarik baino gehiagok hartu dute parte, eta aurtengo kontzertuak urtarrilaren 3an (Victoria Eugenia, Donostia), urtarrilaren 4an (Principal antzokia, Gasteiz) eta urtarrilaren 5ean (Euskalduna jauregia, Bilbo) izango dira.
Juan Jose Ocon EGOren zuzendariak esan duenez, orkestrak errepertorio zailaren aldeko apustua egiten du, benetako antzoki batean benetako publikoaren aurrean jotzeko aukera izaten duten musikari gazteak hezteko.