Itxi

Musika

Otsailak 28 – martxoak 3

Musika-Música jaialdiak Londres eta New Yorkera begiratuko du

eitb.eus

Holst, Elgar, Britten, Gershwin, Copland, Barber edo Bernsteinen konposizioak izango dira protagonistak otsailaren 28tik aurrera.

  • 'Musika Música'

    Sarrerak otsailaren 12tik aurrera egongo dira salgai

Londresen eta New Yorken XIX. eta XX. mendeetan konposatutako musika izango da Musika-Música jaialdiaren hamazortzigarren edizioko protagonista. Otsailaren 28tik martxoaren 3ra egingo dute, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta 1.500 musikarik baino gehiagok hartuko dute parte.

Besteak beste, arituko dira BBC Philharmonic Orkestra, Camera Musicae Orkestra, Camara Orpheus Orkestra, Carducci Laukotea, Britten Sinfonia, Berlingo Filarmonikako Athenäum Laukotea eta Rubik Ensemble.

Auzoz Auzo

Aurreko edizioetan bezala, 2019an ere, Auzoz Auzo egitaraua prestatu dute, jaialdiaren atariko gisa.