Itxi

Musika

Ekainak 16

Woody Allenek Bilbon joko du ekainean bere jazz taldearekin

Bilbon azkenekoz jo eta 15 urtera, zinemagilea itzuli egingo da, The Eddy Davis New Orleans Jazz Bandeko musikariak lagun. Sarrerak otsailaren 19an jarriko dituzte salgai.

  • Woody Allen and The Eddy Davis New Orleans Jazz Band

    Sarrerak otsailaren 19an jarriko dituzte salgai

Bilboko Euskalduna jauregiak Woody Allen and The Eddy Davis New Orleans Jazz Band taldearen kontzertua hartuko du ekainaren 16an, zinemagilearen taldeak Europan zehar udan egingo duen biraren barruan.

Asteartean, otsailak 19, goizeko hamarretan jarriko dituzte salgai newyorktar sortzailearen eta bere taldearen kontzerturako sarrerak.

Taldeak berak iragarri duenez, errepertorioan egongo dira “XX. mende hasierako kantu bilduma bat, ereserkiak, bluesa eta raga, Sidney Bechet, George Lewis, Johnny Dodds, Jimmie Noone, Louis Armstrong hainbat artista mitikoren oihartzunarekin betiere”.