Musika
Kontzertua
Grigory Sokolov pianistak Iruñean eta Bilbon joko du otsailaren 26 eta 28an
eitb.eus
Errusiar pianistak Iruñean joko du otsailaren 26an eta Bilbon bi egun geroago.
-
Sokolovek bi kontzertu emango ditu Euskal Herrian. Argazkia: © VICO CHAMLA
Grigory Sokolov errusiar pianistak (San Petersburgo, 1950) kontzertuak eskainiko ditu Baluarte Fundazioan otsailaren 26an eta Bilboko Elkarte Filarmonikoan otsailaren 28an.
Adituek bizirik dagoen pianista onenetakotzat hartzen dute Sokolov, 12 urte zituela eskaini zuen bere lehen kontzertua eta lau urte geroago Txaikovski Nazioarteko Txapelketa irabazi zuen, Moskun. Harrezkero, Amsterdameko Concertgebouw Orkestrarekin, New Yorkeko eta Municheko filarmonikoekin eta Vienako eta Montrealgo sinfonikoekin jo du.
Duela hainbat urte, soilik emanaldiak ematea erabaki zuen, eta ohikoa da Vienako Konzerhausen, Berlingo Philharmonien eta Parisko Théâtre des Champs-Elyséesen, baita Municheko, Hanburgoko, Bartzelonako, Stockholmeko eta Helsinkiko kontzertu aretoetan ere.