Itxi

Musika

Kontzertua

Silvio Rodriguez maiatzean Bilbon, Kubako Orkestra Sinfonikoarekin batera

eitb.eus

Euskaldunak maiatzaren 9an hartuko duen emanaldiak bi zati izango ditu, orkestraren emanaldia batetik eta Silvio Rodriguezekin batera egingo dutena. Sarrerak salgai, 41 eurotik gora.

  • Silvio Rodriguez

    Silvio Rodriguez Anoetan, 2016ko apirilean. Argazkia: Tom Hagen.

Kubako Orkestra Sinfoniko Nazionalak 60. urteurrena ospatuko du, eta Silvio Rodriguez izango du lagun, besteak beste maiatzaren 9an Euskalduna Jauregian emango duen kontzertua biltzen duen biran.

Kantautoreak orkestra sinfonikoaren laguntzarekin interpretatuko ditu bere abestiak, Jorge Aragonek eta Silvio Rodriguezek berak egindako moldaketekin.

Kontzertuaren lehenengo zatian, Kubako musika sinfonikoa interpretatuko dute, Fariñas eta Clerch konpositore kubatarren lanak, eta, bigarren zatian, Silvio Rodriguez orkestraren laguntzarekin arituko da.

Sarrerak salgai daude jada Euskaldunaren webgunean, 41 euroan merkeenak.