Itxi

Musika

Beiruten

Garikoitz Mendizabal txistulariak emanaldia eskainiko du Libanoko Orkestrarekin

eitb.eus

Zestoar musikaria Beiruten arituko da, ostiralean, eta orkestra eta txisturako sortutako konposizio bat estreinatuko dute bertan.

  • Garikoitz Mendizabal

    Maiatzaren 3an izango da kontzertua, Beiruten. Argazkia: Caché Fotografía.

Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak emanaldi berezia eskainiko du ostiralean, maiatzak 3, Beirut hirian, Libanoko Orkestra Filarmonikoarekin batera. Kontzertu horretan, Naji Hakim organista eta konpositore libanoarraren lan berri bat estreinatuko dute, orkestra eta txisturako sortutako konposizio bat.

“Orain hiru urte ezagutu nuen Naji Hakim, eta berehala hartu zuen txistu eta orkestrarako kontzertu bat idazteko konpromisoa”, azaldu du Mendizabalek.

Kontzertuan, gainera, Xabier Zabalaren "Irribarrea" eskainiko dute, Naji Hakimen kontzertua estreinatu ostean.

Garikoitz Mendizabal Bilboko Udal Txistularien Bandaren zuzendaria da egun, eta buru-belarri konprometituta dago musika-tresna honen garapenarekin.