Publizitatea
Itxi

2019/05/20

15:45

Musika

‘Mendi-Mendiyan’

Arriaga antzokiak Bilboko auzoetara eramango du opera

eitb.eus

Ekainaren 22an, antzokiaren arduradunek bost pantaila erraldoi jarriko dituzte kalean, ‘Mendi-Mendiyan’ Arriagak ekoitzi eta Calixto Bieitok zuzenduko duen opera ikusteko.

  • Errekaldeko plaza, Bilbon

    Errekaldeko plazan jarriko dute bost pantailetako bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udalak bost pantaila erraldoi jarriko dituzte herriko beste horrenbeste auzotan, "Mendi-Mendiyan" Jose Maria Usandizagak sortutako opera doan proiektatzeko.

"Mendi-Mendiyan" Arriagak operaren esparruan denboraldi honetan egingo duen apusturik handiena da, eta ekainaren 20an estreinatuko dute, Calixto Bieito antzokiaren zuzendari artistikoak gidatuta eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren parte-hartzearekin.

Ahotsei dagokienez, Ausrine Sturndyte lituaniar sopranoa eta Mikeldi Atxalandabaso euskal tenorra buru direla, Olatz Saitua, Cristopher Robertson, Jose Manuel Diaz eta Gexan Etxabe arituko dira, besteak beste.

Lana Bilboko antzokian estreinatu eta bi egunetara, larunbatean, hilak 22, bigarren emanaldia zuzenean emango dute Udalak bost auzotan jarriko dituen pantaila erraldoietan: Ibarrekolandako plazan, Errekaldeko plazan, Angela Arregui Otxarkoagako plazan, Zorrotzako frontoian eta Azkuna Zentroko atrioan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena