Itxi

Musika

Abuztuak 20-25

Flamenco on Fire jaialdiak Iruñeko kaleetara aterako du musika

Agentziak | Erredakzioa

Jaialdiarena seigarren edizioak 56 jarduera eskainiko ditu kaleak, “ia guztiak doan”. Baluarteko kontzertuetan, besteak beste, Sara Baras, Jose Merce eta Tomatito eta Ketama egongo dira.  

  • Jose Merce eta Tomatito

    Jose Mercek eta Tomatitok abuztuaren 22an joko dute Baluarten

Sara Baras, Ketama, Jose Merce eta Tomatito egongo dira, besteak beste, Flamenco on Fire Iruñean abuztuaren 20tik 25era ospatuko den jaialdiaren seigarren edizioan, eta, gainera, kalean 56 jardueraz gozatu ahalko da, “ia guztiak doakoak”.

Antolatzaileek gaur azaldu dutenez, Flamenco on Firek sei emanaldi nagusi aurkeztuko ditu Baluarten: Sara Baras, Ketama, Jose Merce eta Tomatito, Rocio Marquez eta Jorge Drexler, Rocio Molina eta Israel Galvan.

Abuztuaren 21ean, kontzertu errenkada abiatuko dute hiriko hiru eraikin esanguratsutako balkoietan: 12etan lehen emanaldia egingo dute Mañuetako balkoi batean, 12:45ean Udaletxe plazako balkoian eta 13:30ean, eguna bukatzeko, La Perla hoteleko balkoian.