Itxi

Musika

Guitaralde

Gitarra doinuak Hendaian asteburuan, Scott Henderson buru

eitb.eus

Guitaralde jaialdiaren zortzigarren edizioa uztailaren 5, 6 eta 7an egingo dute, Lapurdiko udalerrian.

  • Scott Henderson

    Uztailaren 5ean joko du Hendersonek Hendaian

Guitaralde jaialdiak koska bat igo du bere artisten maila zortzigarren edizioan, eta Scott Henderson gitarrista handia izango da aurtengo kartelburu nagusia. Besteak beste, Chick Corearen taldean eta Tribat Tech laukotean aritutako fusio gitarrista Les Varietes antzokian arituko da, uztailaren 5ean.

Sarrerak 12 euroan eros daitezke, eta estatubatuar gitarristak maisu ikastaro bat eskainiko du lehenago, izena ematen dutenentzat.

Horrez gain, zuzendari artistiko postuan Jean Marie Ecay duen festibalak bestelako artistak ere programatuko ditu hiru egunez, hala nola Ann Auguste & JM Ecay topagunea irekiko duen bikotea, Thibault Cauvin gaztea (uztailaren 6an, Abbadia gaztelu-behatokian), Anthony Jambon Group (uztailaren 7an, Talasoterapian)...