Itxi

Musika

Abenduaren 30ean

Andeka Gorrotxategi tenoreak euskarazko errepertorioa taularatuko du Bilbon

eitb.eus

“Alare! Euskal operaren une gogoangarriak” kontzertua abenduaren 30ean izango da, Euskaldunan. Bezperan, entsegu orokorrera joateko sarrerak ere badaude salgai.

  • Andeka Gorrotxategi

    Kontzertua grabatu egingo dute, disko formatuan merkaturatzeko.

Andeka Gorrotxategi bizkaitar tenoreak “Alare! Euskal operaren une gogoangarriak” kontzertua eskainiko du abenduaren 30ean, 19:30ean, Euskalduna jauregian, Bilbon, euskaraz soilik egongo den errepertorioarekin.

Ana Otxoa Pando sopranoak, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Oliver Diaz maisuak zuzendutako Bilboko Koral Elkarteak lagunduta arituko da Gorrotxategi gau horretan.

Bilboko kontzertua eta urtarrilaren 4an Getxon emango duena zuzenean grabatuko dute, Juan Ángel Vela del Campo idazle eta musika kritikariaren lana ere bilduko duen CD bat argitaratzeko.

Halaber, Bilboko emanaldiaren bezperan, abenduaren 29an, 11:00etan, egingo duten entsegu orokorra ere jendearentzat zabalik egongo da. Entsegu horretarako eta kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko, 11,5 euroko eta 52 euroko prezioan, hurrenez hurren.