Itxi

Musika

Agurra

WAS taldeak agur esango du ‘Loudness’ bildumarekin

12 urteko ibilbidearen ondoren, We Are Standard bilbotar taldeak bere desagerpena iragarri du.

  • WAS

    WASek estudioko zazpi disko utzi ditu. Argazkia: Kike Amores.

WAS bilbotar taldeak bukatutzat eman du hamabi urteko ibilbidea, gaur ohar baten bidez iragarri duenez. Zaleak agurtzeko, ez dute kontzerturik eskainiko, baina ‘Loudness’ 16 kantuko bilduma utziko dute. Lan horretan, gainera, “Todos mis amigos” sartu dute, “All my friends” kantuaren bertsioa, LCD Soundsystem taldeak onartutakoa.  

WASek zazpi disko utzi ditu, MTV sari bat irabazi zuen (Espainiako talde onenarena), Oreka TX taldearekin lankidetzan aritu zen, “Aitormena” lanaren bertsio bat grabatu zuen Gaztea irratiaren hogeigarren urteurrenerako eta 500 kontzertu baino gehiago eskaini ditu AEBn, Frantzian, Belgikan, Suedian, Erresuma Batuan eta Japonian, besteak beste.  

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura