Itxi

Musika

Kontzertua

Bad Religionek Bilbon joko du maiatzaren 24an

N.V. | eitb.eus

Kaliforniar taldeak sorreraren 40. urteurrena ospatzeko egingo duen biran iritsiko da Bizkaiko hiriburura. Beraiekin batera arituko dira Suicidal Tendencies, Millencolin, Blowfuse eta beste talde bat.

  • Bad Religion

    Bad Religionek joan den udaberrian jo zuen Gasteizen

Bad Religion kaliforniar talde mitikoak Bilbon joko du 2020ko maiatzaren 24an, Bilbao Arena Miribillako pabiloian, taldearen 40. urteurrena ospatzeko egingo duen biran.

Beraiekin batera arituko dira Suicidal Tendencies, Millencolin, Blowfuse eta oraindik iragarri ez duten beste talde bat.

Sarrerak abenduaren 2an jarriko dituzte salgai, taldearen webgunean.