Itxi

Musika

Heriotza

Marie Fredriksson Roxetteko kantaria zendu da

eitb.eus

Suediako irrati publikoak baieztatu duenez, gaur hil da suediar taldeko ahotsa, 61 urte zituela.

  • Marie Fredriksson (Roxette)

    Marie Fredriksson (Roxette) 2012an Australian. Argazkia: Efe.

Marie Fredriksson Roxette pop taldeko ahotsa hil da, haren managerrak Suediako irrati publikoari baieztatu dionez. Fredrikssoni garuneko tumorea kendu zioten 2002an.

"Atsekabe handiz, jakinarazi behar dugu gure artistarik handienetako bat hil dela", dio familiak zabaldu duen oharrak. Idatzi horretan iradokitzen denez, "gaixotasun zaharrak" eragindako ondoezaren ondorioz hil zen Fredriksson, abenduaren 9ko goizean.

Roxette 1986an sortu zuten, eta nazioartean sona handiena izan duen suediar taldeetako bat izan da. 75 milioi disko baino gehiago saldu dituzte, eta lau aldiz egon da Billboard AEBko zerrendaren buruan.

Roxetterekin ez ezik, bakarka ere aritu zen Fredriksson 1980ko hamarkadatik aurrera.