Itxi

Musika

Itzulera

Lorelei taldea berreskuratuko dute Asier Serranok eta Mikel Gorosabelek

N.V. | eitb.eus

20 urte geroago, bi diskotan poesia eta popa uztartu zituen taldeak lau data zehaztu ditu dagoeneko 2020rako, Andoain, Eibar, Zarautz eta Lekeition.

  • Lorelei, Asier Serrano eta Mikel Gorosabel

    Lorelei, Asier Serrano eta Mikel Gorosabel, 'Sorginen laratza' ETBko saioan

Proiektua amaitutzat eman zutenetik hogei urte pasatua direla, Lorelei taldea berreskuratzea erabaki dute Asier Serrano idazleak eta Mikel Gorosabel Norton (EH Sukarra, Norton Klub…) musikariak.

Kontzertu gehiago emateko asmoa dute, baina oraingoz lau data iragarri dituzte 2020rako: urtarrilaren 17an Andoaingo Bastero Kulturgunean, otsailaren 7an Eibarko Coliseo antzokian, otsailaren 14an Zarauzko Modelo aretoan eta martxoaren 24an Lekeitioko Ikusgarri zineman.

Lorelei taldearen zigilupean, EH Sukarra taldearen kantuetan lankidetza estua izan zuten bi sortzaileek (Asier Serranoren poesiaz jantzi zituen hiruzpalau diskotan bere doinuak EH Sukara Mikel Gorosabelen taldeak) bi disko kaleratu zituzten 90eko hamarkadaren bigarren erdialdean: Bada hiri gorri bat (1997, Gaztelupeko Hotsak) eta Tatuatu zenidan zerua (1999, Gaztelupeko Hotsak).

Lorelei taldearen bigarren etapa honetan, Antxon Sarasua eta Loiola Madera musikariak izango dituzte lagun Gorosabelek eta Serranok.