Itxi

Musika

Heriotza

Patxi Andion kantautore eta aktorea hil da, zirkulazio istripuan

Agentziak | Erredakzioa

Madrilen jaio zen musikari eta aktoreak zirkulazio istripua izan du Sorian. Joan den urtean, 50 urteko ibilbide musikala ospatu zuen.

  • Patxi Andión. Foto: EiTB

    Patxi Andión. Foto: EiTB

Patxi Joseba Andión González, Patxi Andion, musikari eta aktorea hil da gaur, abenduak 18, goizean, Sorian, zirkulazio istripuan.

Epaitegitik azaldu dutenez, 08:55ean, Cubo de la Solana Soriako herrian, Andionek zeraman ibilgailua errepidetik irten da.

Patxi Andionek 72 urte zituen, eta 50 urteko ibilbide musikala ospatu zuen iaz. Madrilen jaioa, lotura estua zuen Euskal Herriarekin.