Itxi

Musika

2020ko ekainak 5-6

The Jayhawks BBK Music Legends Sondikako jaialdian egongo da

eitb.eus

Amerikar sustraiko rocka egiten duen estatubatuar taldeak osatuko du Supertramp’s Roger Hodgson proiektuaren kontzertua ekainaren 5 eta 6ko asteburuan.

  • The Jayhawks

    The Jayhawks estatubatuarrak Sondikako jaialdian izango dira

BBK Music Legends 2020ko ekainaren 5 eta 6an La Ola Sondikako espazioan egingo duten jaialdiak The Jayhawks taldea bertan egongo dela iragarri du, aurretik Supertramp's Roger Hodgsonekin eta Joanna Connorrekin egin zuen bezala.

Azken hiru hamarkadetan Ipar Amerikako musika popularrean sortu den talde handienetakoa da The Jayhawks, eta melodia handiek, hitzen sentiberatasunak eta ahots harmoniek egiten dute berezi.