Publizitatea
Itxi

2019/12/26

10:26

Musika

Abenduak 27

Kalakan eta Milladoiro taldeek Aitzina Folk jaialdia itxiko dute Gasteizen

Agentziak | Erredakzioa

Jaialdi solidarioaren zazpigarren edizioak bi taldeen kontzertua antolatu du, Mendizorrotza kiroldegian.

  • Kalakan

    Kalakan Mendizorrotzan arituko da ostiralean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kalakanek eta Milladoiro galiziarrek azkena emango diote ostiralean, abenduak 27, Mendizorrotza kiroldegian Aitzina Folk Gasteizko jaialdi solidarioaren zazpigarren edizioari.

Ohar batean, antolatzaileek azpimarratu dute ikuskizunak “kalitatezko folka” eta helburu solidarioa uztartuko dituela, biltzen den diru guztia ataxia telangiektasia "Euskadin bi mutikok pairatzen duten gaixotasun arraroa" ikertzera bideratzen baita.

Kalakan 2009an sortu zen, eta Jamixel Bereau, Pierre Sangla eta Xan Errotabehere kantari eta perkusionistek osatzen dute egun. Ahotsekin batera, txalaparta, txirula, toberak, panderoa, xilintxa eta Indiako harmoniuma jotzen dituzte, XV. mendetik gaur egunera arteko kantuak eta beren konposizioak interpretatzeko, eta hainbat artista handirekin batera aritu dira: Ara Malikian, Labeque Ahizpak, Madonna…

Bestalde, Milladoiro galiziar taldeak 23 disko argitaratu ditu 35 urteko ibilbidean, eta erreferente argia da Galiziako folk eta musika zeltan.  

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena