Itxi

Musika

EOS

Euskadiko Orkestra Parisen eta Istanbulen arituko da lehenengoz

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertuak eskainiko ditu urtarrilaren 25ean, larunbatarekin, Parisen eta martxoaren 9an Istanbulen.

1:35
EOS

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak berriz ekingo dio atzerrian jotzeari, eta orain arte bisitatu ez dituen bi hiri aukeratu ditu horretarako: urtarrilaren 25ean, Parisen aurkeztuko du orkestrak bere burua, eta martxoaren 9an, Istanbulen joko du.

Frantziako hiriburuko agertokirik dotoreenetako batean joko du EOSek, Théâtre des Champs-Élysées antzokian, eta Gustav Mahlerren Lurraren kanta aukeratu dute horretarako, Robert Treviño euskal sinfonikoaren konpositore gogokoenetako baten lana.

Mahlerrekin batera, Orkestrak Maurice Ravelekin irekiko du kontzertua, eta irudimen tinbriko handiko bi obra hautatu ditu horretarako: Rapsodie espagnole eta La Valse. Jarraian, Mahlerren lanari ekingo diote, Jennifer Johnston britainiar mezzosopranoak eta Corby Welch estatubatuar tenorrak lagunduta.

Anton Brucknerren maisulantzat jotzen den Bederatzigarren sinfonia aukeratu du orkestrak bere burua Istanbulen aurkezteko. Turkiako hiri horretan, Hans Graf austriarrak gidatuko ditu musikariak Cemal Resit Rey kontzertu aretoan.

Max Bruchen Biolinerako 1. kontzertua ere joko dute emanaldi horretan, Alena Baeva bakarlari gonbidatuarekin.