Itxi

Musika

Bilbon

Xabier Amurizak eta Agus Barandiaranek koplak eta trikitixa uztartuko dituzte

eitb.eus

Bertsolari eta idazle ezagunak eta Korrontzi taldeko musikariak emanaldia eskainiko dute batera otsailaren 10ean, astelehenarekin, Arriaga Bilboko antzokian.

  • Xabier Amuriza

    Xabier Amuriza (argazkia) Agus Brandiaranek lagunduta arituko da

Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatzen duten “Literatura eta Musika Euskaraz” zikloak beste proposamen artistiko bat eskainiko du astelehenean, otsailaren 10ean, 19:30ean.

Xabier Amuriza bertsolari ezaguna Arriagako foyerrera bertaratuko da egun horretan gidari moduan agertuz, azken hamarkadetan bildutako eta sortutako kopla zaharrak hartu eta, Koplariak izeneko ekitaldi horren bitartez, entzuleei kopla zahar eta berri horiek erakusteko.

Korrontzi taldeko Agus Barandiaran izango du bidelagun, trikitiarekin kopla horiei musika jartzeaz arduratzeko.

Sarrerak 15 euroan daude salgai, besteak beste, Arriaga antzokiaren webgunean.