Musika
44. edizioa
Charlie Parker Legacy Band eta Branford Marsalis, Gasteizko jazz jaialdian
Agentziak | Erredakzioa
Anne Paceok eta Antonio Sanchez bateriak ere joko dute Arabako hiriburuan, uztailaren 13 eta 18 artean.
-
Branford Marsalisek uztailaren 17an joko du Gasteizen. Argazkia: Roger Thomas.
Gasteizko Jazzaldiaren 44. edizioak, besteak beste, The Charlie Parker Legacy Band, Branford Marsalis, Anne Paceo eta Antonio Sánchez talde eta musikariak bilduko ditu uztailaren 13tik 18ra.
Jaialdiaren antolatzaileek esan dutenez, The Charlie Parker Legacy Band, "Bird"en musika bizirik mantentze aldera 90eko hamarkada amaieran sortutako taldea, gonbidatu dute aurten Charlie "Bird" Parkerren jaiotzaren mendeurrena betetzen delako.
Taldeak uztailaren 16an joko du Gasteizen, Phil Woodsen egokitzapenak erabilita, eta agertokira igoko dira Justin Robinson, Vincent Herring eta Jesse Davis saxoan, Benny Green pianoan, Gernald Cannon kontrabaxuan eta Willie Jones III.a baterian.
Bestalde, Branford Marsalisek uztailaren 17an joko du, Joey Calderazzo pianista, Eric Revis baxu-jotzailea eta Justin Faulkner bateria-jotzailea ondoan dituela.
Anne Paceo eta Antonio Sánchez
Egun horretan bertan, Anne Paceo frantses bateria-jotzaile eta kantaria arituko da, "Bright Shadows" diskoa aurkezten.
Uztailaren 18an, Antonio Sanchez bateria-jotzaileak eskainiko du kontzertua, bost Grammy sari irabazi dituen musikariak. Bakarkako hamar disko baino gehiago argitaratu ditu honezkero, besteak beste, Pat Metheny eta Chick Corea lagundu izan dituen artistak.