Itxi

2020/10/06

10:42

Musika

6 urteko auzia

Led Zeppelinek ez zuen "Stairway to Heaven" plagiatu

Agentziak | Erredakzioa

Sei urteko auziaren ondoren, AEBko Auzitegi Gorenak ez du onartu britainiar taldeari kantua plagiatu izana egozten dion taldearen abokatuen helegitea.

  • Led Zeppelin

    AEBko Justiziak arrazoia eman dio Led Zeppelin britainiar taldeari

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

AEBko Auzitegi Gorenak atzo, astelehenarekin, iragarri zuenez, ez du onartu Led Zeppelini “Stairway to Heaven” kantuaren hasiera plagiatu izana egozten dion taldearen abokatuek jarritako helegitea, maila txikiagoko auzitegi batek britainiar taldeari arrazoia eman eta plagio salaketa errefusatu eta gero.

AEBko auzitegi nagusiak amaitutzat eman du horrela sei urteko auzia, eta Bederatzigarren Zirkuituko Helegite Auzitegiak martxoan kaleratutako ebazpena berretsi du, rock taldeak 1971ko konposizio mitikoa kopiatu ez zuela adierazita.  

Duela hainbat urtetik, Spirit taldeak Led Zeppelini leporatu dio “Taurus” 1968an konposatutako abesti instrumentala kopiatu izana “Stairway to Heaven”en gitarra sarrera ospetsuan.

Spiritek eta Led Zeppelinek hainbat kontzertu eman zituzten elkarrekin 1960ko hamarkada amaieran, eta, Spiriten abokatuen arabera, Jimmy Page Led Zeppelineko gitarristak “Taurus”en lehen akordeak irakasteko eskatu zuen orduan.

2014an iritsi zen auzitara kasua lehenengoz, eta bi urte geroago, 2016an, epaimahai batek britainiar taldeari eman zion arrazoia aho batez.

Epaimahaikideen aburuz, “tonuak jaisten zihoan eskala kromatikoa” baino ez zen bi kantuon arteko antzekotasuna, “musika munduan oso erabilia”, eta, hartara, egile eskubideen ezin zuten babestu.

Salatariek helegitea jarri zuten Bederatzigarren Zirkuituko Helegite Auzitegian, San Frantziskon, eta horrek plagiorik izan ez zela ebatzi du, aldeko bederatzi boto eta kontrako birekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;