Itxi

Musika

Heriotza

Pedro Iturralde nafar saxofonista eta konpositorea zendu da

Agentziak | Erredakzioa

Pedro Iturralde saxofoi-jotzaile, irakasle eta konpositorea, jazzaren dekanoa, atzo, igandearekin, hil zen, Madrilen, 91 urte zituela.

  • Pedro Iturralde

    91 urte zituela hil da Pedro Iturralde, Madrilen. Argazkia: Efe.

Pedro Iturralde Faltzesen jaio zen, 1929ko uztailean, 9 urte zituela igo zen lehenengoz agertoki gainera eta 18rekin debut profesionala egin zuen, Bilbon. Atzo zendu zen, Madrilen, 91 urte zituela.

Musikari goiztiar eta bidaiari nekaezina izan zen Iturralde, baina, ororen gainetik, jazzaren dekanoa eta flamenkoarekiko uztarpenaren aitzindaria.

60ko hamarkadaren erdialdean, Iturralde Madrilen ezarri zen. Urtebetean saxofoi ikasketak egin zituen Madrilgo Goi Musika Eskolan, eta klarinetea, biolina, flauta, pianoa eta harmonia ere ikasi zituen bertan. Gainera, gitarra elektriko eta klasikoa ere jotzen zituen.

Ondoren, AEBn ikasi zuen eta Madrilgo Goi Musika Eskolako katedraduna izan zen 1994an erretiroa hartu zuen arte. “Beti gustatu zait gehiago ikastea irakastea baino, baina gero, denborarekin, konturatu naiz irakasten ere asko ikasten dela”, esan zuen behin.

Bere talentu eta indarrak jazza eta flamenkoa uztartzera eraman zuten, eta Paco de Luciaren, Joan Manuel Serraten, Luis Eduardo Auteren eta Miguel Riosen ondoan aritu zen, besteak beste.

Gainera, soinu bandak ere konposatu zituen, besteak beste, “Viaje a ninguna parte” Fernando Fernán Gomezen 1986ko pelikularena.