Itxi

Musika

Artista berriak

Sei proiektu aukeratu dituzte Kutxa Kultur Musika programarako

N.V. | EiTB Media

Sei aukeratuok lankidetza hitzarmena egingo dute Kutxa Fundazioarekin, beren proiektuak garatzeko: kanpoko estudio batean grabatzeko aukera, bideoklip profesionala, entsegu lokala…

  • Kutxa Kultur Musika 2021

    Kutxa Kultur Musika programako proiektu hautatuen ordezkariak, aurkezpen prentsaurrekoan

Kutxa Kultur Musika programaren epaimahaiak 2021ean Kutxa Fundazioaren ekimen horretan parte hartuko dute sei talde eta artistak aukeratu ditu, 107 hautagairen artean.

Martin de Marte (Zarautz; rock, jazz, indie eta psychodelia), J. Largo (Jon Usabiaga; rapa), Sara Azurza (Donostia; pop, soula), Mugan (Donostia, folk, popa), Ramona's First Evil Boyfriend (lo-fi, dream pop eta folka) eta Blanquita Carraquela (Asier Beramendi, rapa) dira hasi berri den urtean egonaldi programan parte hartuko dutenak.

Antolatzaileek azaldu dutenez, bilerak egingo dituzte taldeekin, bakoitzaren premiak argitzeko, eta talde edo bakarlariekin adosturiko estrategia ezarriko da gero. Entsegu lokala ere eskainiko diete, Kutxa Fundazioaren guneetan, Tabakalerako laugarren solairuan.

Gainera, prestakuntza eskainiko diete hautatuei, musika industriarekin lotutako hainbat arlotan, eta kanpoko estudio profesional batean grabatzea eta 1.200 eurora arteko bideoklip profesional bat egitea eskainiko diete.

Halaber, hainbat kontzertu antolatuko dituzte talde eta bakarlariokin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura