Itxi

Musika

Ganbera opera

"As One", pertsona trans baten bidea erakusten duen opera, Arriagan

N. V. | EITB Media

Marta Eguilior bilbotarrak zuzendu du “nork bere burua ezagutzeari buruzko kantu lirikoa”, eta ostegunean iritsiko da Bilboko Arriaga antzokira.

1:13

Eusko Label Bideoak (1)

Ostegunean, martxoak 18an (19:00etan), Arriaga Antzokiak “As One” ganbera opera hartuko du, Laura Kaminskyren konposizioa. Marta Eguilior bilbotarra da Arriagak hartuko duen muntaiaren zuzendaria.

“As One”n, bi ahotsek, Hanna Lehen-Beforek (Enrique Sanchez-Ramos baritono madrildarra) eta Hanna Gero-Afterrek (Ines Olabarria-Smith mezzo-soprano bilbotarra), protagonista transgenero bakarraren zatia partekatzen dute “nork bere burua ezagutzeari, benetako zorionaren bilaketari eta norberari fidel izateari buruzko” lanean.

Laura Kaminsky konpositorearen hitzetan, “operak balio behar du gizaki gisa elkartzeko balioko diguten istorioak kontatzeko, eta esperientzia partekatu bat sortzeko, zeina, musikaren eta hitzen bitartez, transzendentea eta eraldatzailea izatera hel daitekeen”.

Sarrerak 12 eta 25 euro bitartean eros daitezke, besteak beste, Arriaga antzokiaren webgunean.