Itxi

Musika

Musika Hamabostaldia

Ibon Aranberrik egin du aurtengo Musika Hamabostaldiaren kartela

N. V. | EITB Media

Gipuzkoar artistak luthier baten txantiloiak erakutsi ditu abuztuko musika jaialdia irudi batean biltzeko.

  • 82. Musika Hamabostaldia

    82. Musika Hamabostaldia 2021eko abuztuan izango da

Ibon Aranberri artistak (Itziar, 1969) diseinatu du 82. Musika Hamabostaldiaren, 2021ko abuztuan egingo den jaialdiaren, kartela. Abiapuntu artistikoa eskulturan egonagatik ere, Aranberrik formatu ugari lantzen ditu, besteak beste, argazkigintza, zinema eta elkarlaneko obrak.

Hamabostaldirako egin duen kartelean, luthier baten txantiloiak ageri dira, denak ere burdin-hariz lotuak eta zintzilik.

Itziartar artistaren esanetan, Hamabostaldiko kartelaren enkarguak zailtasun bat ekarri zion hasiera-hasieratik, bere hizkuntza bisuala “ez baita hain erraz moldatzen kartel bat sortzeko lanera”, baina erronka hori “produktiboa” izan dela erantsi du.

Ibon Aranberriren obrak estatuko garaikideko museo handietan daude ikusgai, hala nola Bilboko Guggenheimen, Artiumen, Reina Sofia Museoan, Madrilen, eta Bartzelonako MACBAn.

Kartel hau eginda, Ibon Aranberri Hamabostaldiaren irudi ofiziala sortu duten artisten zerrenda luzeari batu zaio: Eduardo Chillida, Vicente Ameztoy, Jose Luis Zumeta, Cristina Iglesias, Esther Ferrer, Elena Odriozola, Juan Luis Goenaga…