Itxi

Musika

Kontzertuak

The Pains of Being Pure at Heart, zita Bilbon eta Astigarragan

Brooklyneko taldea Guggenheim museoan eta Fever klubean izango da urtarrilaren 6an eta hurrengo egunean Astigarragako Petritegi sagardotegian arituko da.

  • The Pains of Being Pure at Heart.

    The Pains of Being Pure at Heart.

The Pains of Being Pure at Heart bi aldiz arituko da Bilbon urtarrilaren 6an: 23.00etan showcase berezia eskainiko du Guggenheim museoaren sarreran eta 01:30ean Fever klubean izango dira, ohiko formatuan. Hurrengo egunean, Astigarragako Petritegi sagardotegian izango dira Homeless Music Festivalen programazioan. Kontzertu horretarako sarrerak agortuta daude.

Brooklyneko taldea "Belong" bigarren lana aurkezten ari da eta, esan bezala, hiru geldialdi egingo ditu Euskal Herrian.