Itxi

Musika

Salmentak

Chica Sobresaltoren "Sinapsis", disko salduena Espainiako Estatuan

N. V. | EITB Media

Maialen Gurbindo nafar artistaren diskoa salmenta zerrendaren buruan dago, albumen zein biniloen sailean.

  • Chica Sobresalto

    Albumen eta biniloen zerrendaren buruan da Chica Sobresalto. Argazkia: Andrea Begheera.

Maialen Gurbindo Chica Sobresalto-k Espainiako disko salduenen zerrendaren buruan kokatu du "Sinapsis" bere lan berria, nola albumen hala biniloen artean.

"Sinapsis" hamar kantuko bidean, "maitasuna, tristezia, orgasmoak eta musika" hartzen ditu hizpide musikariak, besteak beste.

Maialen Gurbindoren izen artistiko eta gaitzizena da Chica Sobresalto. 15 urte zituela hasi zen kantuak konposatzen, 2017an "Sobresalto" bere lehen diskoa atera zuen eta hiru urte geroago oso ezagun egin zen "Operación Triunfo" telebista saioan parte hartu baitzuen.