Itxi

Musika

Uztailak 1-25

Euskaldunak 35 ikuskizun eskainiko ditu uztailean, Aurrera Festen

N. V. | EITB Media

Konpainiek baldintza mesedegarrietan alokatuko dute espazioa, antzerki, musika, magia eta umorezko ikuskizunak taularatzeko.

  • Hibai

    Hibai musikariak abiatuko du programa, "Goxokiak" aurkezten, uztailaren 1ean

Aurrera Fest Euskalduna jauregiaren kultur programaren bigarren edizioak 35 ikuskizun eskainiko ditu uztailaren 1etik 25era, hala nola antzezlanak, musika kontzertuak, dantza emanaldiak, magia eta umorea.

Iaz covid-19aren pandemiaren aurrean Bizkaiko eta Euskal Herriko kultura sektoreari laguntzeko sortu zen programak Bizkaiko 27 konpainiaren emanaldiak eskainiko ditu aurten, bigarren edizioan.

Guztira, 19 kontzertu (horietako lau, musika klasikokoak), 10 antzezlan, 4 bakarrizketa, dantza emanaldi bat eta magia ikuskizun bat izango dira, eta 7.955 sarrera jarriko dituzte salgai orotara.

Besteak beste, horietan arituko dira Oscar Terol, Oskarbi, Hibai, Korrontzi eta Ados Jazz 4Tet.