Publizitatea
Itxi

2021/07/14

11:32

Musika

Bira

Brahms eta Mozart, EGOren udako kontzertuetan

N. V. | EITB Media

Euskal Herriko Gazte Orkestrak uztailaren 25etik 28ra egingo du bira, Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Hondarribian.

  • Euskal Herriko Gazte Orkestrako musikariak

    Euskal Herriko Gazte Orkestrak lau kontzertu eskainiko ditu uda honetan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak Mozart  eta Brahmsen obrak interpretatuko ditu aurten, udako ohiko kontzertu biran.

Rubén Gimeno zuzendari artistikoak hitzetan, "maisulana" den Mozarten 12. Serenata-k emango dio hasiera egitarauari, eta "lanketa kontrapuntistiko zoragarria duen" eta Mozartengan berengan inspiratuta dagoen Brahmsen 1. Serenata interpretatuko du orkestrak ondoren.

EGOk udako topaketa egingo du, uztailaren 21ean hasita, Musikenen, eta kontzertuetan burutuko dute lanaldia. Horiek Bilboko Euskalduna jauregian (07/25), Gasteizko Principal antzokian (07/26), Donostiako Victoria Eugenia antzokian (07/27) eta Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean (07/28) izango dira.

Euskal Herriko Gazte Orkestra 1997ko uztailean sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, musikari gazteak trebatzeko eta orkestra mundu profesionalerako leiho bat eskaintzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;