Musika
Irailak 24
Kase.O, Lágrimas de Sangre eta Los Chikos del Maíz, Donostia Festibalean
N. V. | EITB Media
Jaialdiaren hamargarren edizioa irailaren 24an egingo dute, Donostiako Hipodromoan. Rap eta hip hop estiloetako sei talde eta artistak joko dute.
-
Los Chikos del Maíz taldea Donostia Festibalean egongo da
Donostia Festibalaren hamargarren edizioa ezohikoa izango da, egungo egoerari dagokionez, egokitutako edukiera eta formatuarekin, baina rapari eta horren inguruko estiloei adi jarraituko du jaialdiak.
Donostiako Hipodromoaren ateak 17:30ean zabalduko dira irailaren 24an, eta agertokira igoko dira Kase.O, Los Chikos del Maíz eta Lágrimas de Sangre, Estatu mailako izen handiak zinez.
Agertoki gainean arituko dira, era berean, Aigory rapero donostiar berria eta J.Largo trap/rap fusioa egiten duen artista eta Simona, Bartzelonan bizi den argentinarra.
Sarrerak uztailaren 20an, asteartean, jarriko dituzte salgai 12:00etan, 30 euroan.