Itxi

2021/12/14

11:43

Musika

Promozioa

Kutxa Kultur Musika programak sei proposamen aukeratu ditu erresidentzietarako

N. V. | EITB Media

Kyxo, Julen, Lamiak, Deñe, Txiltxoko eta Tek au Maisinek entsegu lokala, aholkularitza eta promozio kontzertuak izango dituzte urtebetez.

  • Dirulaguntza jasotzeko talde aukeratuak

    Dirulaguntza jasotzeko talde aukeratuak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kyxo, Julen, Lamiak, Deñe, Txiltxoko eta Tek au Maisin dira Kutxa Kultur Musika erresidentzia programaren aurtengo deialdian aukeratutako talde eta bakarlariak, Kutxa Fundazioak ohar batean iragarri duenez.

2022ko edizio honetarako 71 proposamen aurkeztu dituzte, guztiak ere Gipuzkoako artistei dagozkienak. Aukeratutakoek Tabakalerako laugarren solairuan Kutxa Kulturrek duen egoitzan egingo dituzte erresidentziak.

Arte garaikideko Donostiako nazioarteko zentroan, musikariek entsegu lokalak izango dituzte, hainbat kontzertu antolatuko dira urtean zehar eta aholkularitza profesionala eskainiko diete, ezagutarazteko eta trebatzeko.

Aukeratutako batek ere ez du kontratu diskografikorik indarrean, erresidentzian parte hartzeko ezinbesteko baldintza baitzen hori.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;