Itxi

Musika

Sariak

Musika Bulegoa sarietarako proposamenak aurkezteko epea, zabalik

N. V. | EITB Media

Otsailaren 10era arte bidali ahalko dira proposamenak webgunearen bidez, beti ere lanok 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean aurkeztuta badaude.

  • Korrontzi, iazko saridunetako bat

    Korrontzi, iazko saridunetako bat

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa sariak ekimenaren VI. edizioa jarri du martxan. Euskal musikagintzako eragileek beren proiektuak aurkez ditzakete webgunean erabilgarri dagoen  formularioa beteta.

2022ko otsailaren 10era arte egongo da zabalik epea, eta sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 17an izango da, BECen.

Antolatzaileek azaldu dutenez, adituek (musikariak, kazetariak, musika-programatzaileak, hezkuntzaren eta kulturaren arloan lan egiten duten hainbat lagun…) osatutako epaimahaiak baloratuko ditu aurkeztutako proposamenak, eta 10 sarituetatik 8 aukeratuko ditu.

Beste bi saridunak Musika Bulego Elkarteko zuzendaritza-batzordeak eta Etxepare Euskal Institutuak emango dituzte.